XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hurbiltzen denean, beleak Cocoren gorputzaren gainean hegaz ikusten ditu.

Gero basetxeko jabearekin hitz egitera doa.

Coco hil dela esan behar dio.

Berria ematen dienean, nagusia eta bere emaztea ez dira batere harritzen.

Coco zaharraren zaharrez hil dela pentsatzen dute.

Nagusiak bi langileri deitu eta honela esaten die: - Hartu palak eta zoazte mendira Zidorerekin.

Berak esango dizue non den.

Leku horretan zulo handi bat egin eta zaldia bertan lurperatu.

Nagusiak agindu bezala, Zidore eta bi langileak mendira doaz eta Cocoren gorpuaren ondoan zuloa egiten dute.

Handik egun gutxitara leku horretan belar luze gozoa hazten da zaldi zaharraren gorpuari esker.